info@leizaraneskubaloia.com

Leizaran Lanbroa taberna Jubenil neskak Gipuzkoako txapeldunorde!

Asteburu honetan Leizaran Lanbroa Tabernak bere partidua irabazi egin zuen Andoainen Astigarragako Mundarro taldearen aurka. Lehenengo zatia emaitza parekatuarekin amaitu zen arren bigarren zatian Leizaran Lanbroa tabernako neskak oso txukun aritu ziren eta partidu amaieran zazpi punturen aldearekin irabaztea lortu zuten. Beste partidu garrantzitsua, Pulpo eta Urnietaren artekoa, ez zenez berdinketan amaitu, Leizaran taldea, hiru partidu irabazi, bat berdindu eta bat galduta Gipuzkoako txapeldunorde (bigarren) gelditu da. Zorionak!!

Beste behin ere, eskertzekoa da zaletuek emandako erantzun bikaina, mila esker guztioi! Eta adi hurrengo asteburuan ere partidu garrantzitsuak izango direlako bai Allurralden eta baita Elgoibarko Olaizaga kiroldegian ere.

Bestalde, aipatzekoa da Leizaran La Salle Berrozpe kadete neskek egindako bigarren fase hau, sei partidu jolastu eta seirak irabazi dituzte, eta bere taldeko txapeldun gelditu diren arren, Gipuzkoako sailkapenen orokorrean zortzigarren gelditu dira.

Gipuzkoako Txapelketaren bigarren fase hau amaitu ondoren hauek izan dira Leizaran Eskubaloi taldearen emaitzak:

Jubenil mutilak, Txapeldun

Jubenil neskak, Leizaran Lanbroa taberna, txapeldunorde (bigarren)

Kadete mutilak, Leizaran Imatel Telecomunicaciones, bostgarren

Kadete neskak, Leizaran La Salle Berrozpe zortzigarren.

Asteburu honetan, Euskadiko ligarako igoera fasea jolastuko dute Jubenil Mutilek Andoainen eta Jubenil Neskek Elgoibarren.