info@leizaraneskubaloia.com

Senior gizonezko gure taldearentzat Sariak 16/17

.

Gipuzkoako eskubaloi federazioak bi sari eman dizkio batera Leizaran Eskubaloi Kirol Klubeko Senior gizonezkoen taldeari. Batetik kiroltasun saria jaso du talde ososak eta bestetik Javier Rodriguez jokalariak denboraldiko goleatzaile haundienaren saria jaso du 2016/2017 denboraldian.

Klubak harrotasunez jaso ditu bi sari hauek, harro egon gintezke gure Senior taldeaz. Zentzu honetan egungo zuzendaritza taldea bereziki pozik dago kiroltasun sariarekin, sari honek argi uzten bait du egunez egun egindako lana zentzu horretan doala eta benetan sinisten dugula hori dela jarraitu beharreko bidea. Kirolak gure bizitzako arlo askotan laguntzen gaitu, baita ere gizaki obeak izaten, eta kirola lehian egiteak eta kiroltasunez egiteak hori bera lortzen du, gizaki hobeak izaten laguntzen gaitu.

 Jasotako sariarengatik klubak zoriontzen du Javier Rodriguez eta zoriontzen gara, harro bait gaude honelako maila duten jokalariak gure harrobitik atera izateak. Javi-rentzat saria izateaz gain, saria hau jokalari, entrenatzaile, laguntzaile, babesle, zuzendaritza eta azken finean Klub osoarentzat da.

Zorionak Mutilak !!!!