info@leizaraneskubaloia.com

Leizaran Eskubaloiaren Dekalogoa

Leizaran Eskubaloi Kirol Klubeko Zuzendaritza batzordearen lana da jokalarientzat eskubaloia jarduera atsegina eta osasuntsua izateko baldintzak sortzea, formazio tekniko egokia emateaz gain gizaki osoa izateko tresnak ere eskainiz.

Hainbat balioren sustapena gizataldea osatzen dugun guztion esku dago: laguntasuna, ahalegina, talde-lana, arerioarekiko errespetua, guztiok sustatu behar ditugu.

Horretarako, jokalari, entrenatzaile, zuzendaritzakide eta senideok era aktiboan jokatu behar dugu, joko garbia eta kiroltasuna gure klubaren ezaugarri bihurtuko dituzten jarrerak bultzatuz. Ondorengo dekalogoan helburu hori lortzeko bakoitzak egin dezakeena zehazten saiatu gara.

 

ZUZENDARITZA

Klubaren administrazioa eta ekonomia kudeatzeaz gain, bestelako konpromisoak ere baditugu, ondorengo puntuetan laburbil daitezkeenak:

   – Kirol mailan nahiz maila pertsonalean klubarekin zerikusia duen edozeinetan, laguntzeko prest egotea.

   – Klubaren kideak diren aldetik, seme-alaba nahiz gaztearen guraso eta senideek izan ditzaketen zalantzak eta kezkak argitzea.

   – Suerta daitezkeen barne liskarretan bitartekari lana egitea eta konpontzeko bideak jartzea.

   – Klubaren irudiari edo bere kideei kalte egin ahal dieten barruko jarrerak zuzentzea.

   – Klubaren izaera sustatzea, giroa sortuz jokalari guztiek barnera dezaten entitate baten zati direla, beren ekipoa entitate beraren zatia den bezala.

   – Euskararen erabilera sustatzea elkartearen barruko funtzionamenduan, zein kanporako irudian.

 

ENTRENATZAILEAK

   – Zuzendaritza taldearen erabakiak onartu eta errespetatuko dituzte, nahiz eta batzuetan bat ez etorri edota ez ulertu. Eurak dira Klubaren antolaketa orokorraren ikuspegi osoena dutenak eta baita aukerarik hoberenak aurreikusten saiatuko direnak.

   – Jokalariei irakatsi nahi zaizkien balio guztien eredu izango dira.

   – Jokalariek taldekidetzat har dezaten, jarrera harkorra erakutsiko dute.

   – Taldea era egokian zuzentzeko beharrezkoa den disziplina ezarriko dute.

   – Beren jardunean arituko dira jokalari guztiek modu aktiboan har dezaten parte.

   – Umeekin aritzen direnean, gaitasuna badute, euskaraz arituko dira, eta euskararekiko jarrera aktiboa erakutsiko dute.

 

JOKALARIAK

   – Gizatalde baten kidea izateak, hau da, zure ekipoa eta zure klubarena, lanerako konpromisoa eta maila pertsonalean eta kolektiboan hobetzeko ahalegina eskatzen ditu.

   – Entrenamendu eta partidetara puntual iritsi, hutsik ez egin pisuzko arrazoi gabe. Entrenatzaileari informaiozu ezin bazara entrenamendu edo partidaren batera joan.

   – Ekipoko kideekin laguntasunez joka ezazu, asmatzen dutenean zorionduz eta hutsegiteak egiten dituztenean animatuz.

   – Klubaren materiala eta instalazioak zaindu, baita bisitatzen ditugun ekipoenak ere.

   – Garaipenean nahiz porrotean jarrera duina erakutsi.

   – Arerioak errespetatu, zu lehian aritzeko nahitaezkoak dira eta.

   – Jokoaren arauak bete eta joko garbian jardun.

   – Partidetara joaten den ikusleak errespeta ezazu. Iraingarria gerta dakizuken iruzkinik edo adierazpenik entzunez gero, ez erantzun.

   – Errespeta itzazu entrenatzailearen erabakiak, batzuetan ulertu ez arren: ekipoa zuzentzeko pertsona prestatuena da eta partidetan eta entrenamenduetan argibide teknikoak eman diezazkizukeen bakarra.

   – Arbitroen erabakiak errespetatu eta bete kiroltasunez. Gure ekipoko jokalariek eta arerioek bezala, beren jarduera zailaren bidez, partidak era egokian burutu daitezen ahalbidetzen duten kideak dira.

   – Onartu eta errespetatu zuzendaritza taldearen erabakiak, nahiz eta batzuetan bat ez etorri edota ez ulertu. Eurak dira Klubaren antolaketa orokorraren ikuspegi osoena dutenak eta baita aukerarik hoberenak aurreikusten saiatuko direnak.

   – Lagundu klubari hala eskatzen zaizunean, parte hartu gure talde-ekimenetan, eta, ahal izanez gero, gure beste mailetako ekipoen partidetara joan.

   – Ez ahaztu kirol klub eta herri baten ordezkari zarela une oro.

   – Bizitza osasuntsu eta osasungarria praktikatu.

   – Gaitasuna duzun heinean, euskaraz aritu ekipokide zein entrenatzaile eta epaileekin.

 

FAMILIARRAK ETA JARRAITZAILEAK

   – Ahal duzun heinean, saiatu zure seme-alaba edo senideak dituen partidetara joaten, eta ekipoari animoak eman harmailetatik.

   – Hitz egin berarekin partidaren aurretik eta ondoren, jazotako gertaerak komentatu, beti ikuspegi positibo batez, aurreikuspenak eta emaitza kontuan hartu gabe.

   – Ez eman agindu tekniko edo taktikorik, jokalariak nahas ditzakezu eta. Hori entrenatzailearen egitekoa da, beste inorena ez.

   – Ondo jokatzen duenean zorion ezazu eta etsita dagoenean animoak eman.

   – Goraipatu entrenamendu eta partidetan egin dituzten lan eta ahaleginak.

   – Porroten aurrean jarrera positiboa erakutsi, hurrengoan zertan hobe daitekeen ikusaraziz.

   – Epailearekiko duzun jarrera eredugarri izan dadin: errespetatu eta bete berak hartutako erabakiak, bere lanaren zailtasunak ulertuz eta erabakiren batekin ados egon ez arren, enpatia erakutsiz: nola egingo genuke guk bere lekuan?

   – Onartu eta errespetatu zuzendaritza taldearen erabakiak, nahiz eta batzuetan bat ez etorri edota ez ulertu. Eurak dira Klubaren antolaketa orokorraren ikuspegi osoena dutenak eta baita aukerarik hoberenak aurreikusten saiatuko direnak.

   – Zure seme-alaben epaileen, arerio eta jokalarien aurkako adierazpen oro baztertu.

   – Gure seme-alaba eskubaloian jarduteko helburua da, jardun osasungarri baten bidez, ondo pasatzea: partidek jaia izan behar dute, beraz, bizipen desatsegin bihur dezakeen gorabeherarik baztertu behar dugu. Ez ahaztu guraso eta tutoreak izaten direla seme-alabekiko ispilu, eta beren jarrerak kopiatzen dituztela: guraso batek errespetua adierazten badu, seme-alabek berdin egingo dute.

   – Gaitasuna duzun heinean, euskaraz aritu animoak ematen harmailetatik.