info@leizaraneskubaloia.com

Larunbatean 17:30etan, goazen jubenil mutilak animatzera!

Jubenil Mutilak taldea denboraldi bikaina egiten ari da. Lehen fasean Gipuzkoako Txapelketako azken fasea jolasteko sailkatu ondoren, azken fase honetan lan ezin hobea egiten ari dira. Bi partidu jokatu dituzte eta biak irabazi dituzte; lehenengoan, Ereintza Beissier taldearen aurka 25-24 irabazi zuten Allurralden leia biziko partidu batean eta azken jardunaldian Ordizia Orkli taldeari bere etxean maisutasunez irabazi zion (30-41).

Taldea azken fase honetako sailkapenean lehen postuan doa.

Datorren larunbatean arratsaldeko 17:30tan, beste partidu garrantzitsu bat jolastuko dute Allurralde Kiroldegian Egia Endika Harategia taldearen aurka. Animatu eta etorri Allurraldera gure taldeari animoak ematera! Ea bere joko bikainarekin partidu hau ere irabazten duen!