info@leizaraneskubaloia.com

Larunbatean 16:30etan Jubenil nesken partidu erabakiorra, Allurralden behar zaitugu!

Asteburu honetan azken partida jokatuko da eta sailkapeneko lehen postuetan gauzak ezin berdinduago daude. Denboraldi bikain baten ondoren Leizaran Lanbroa taberna hirugarren dago 5 punturekin. Lehenengo bi postuetan berriz, Pulpo Trapaia Taberna eta Urnieta Indaux daude biak 6 punturekin.

Larunbatean Leizaran Lanbroa tabernak Astigarragako Mundarro FKE azken sailkatuaren aurka jokatuko du Allurralden eta lehenengo bi sailkatuek elkarren aurka jokatuko dute Urnietan. Partida guztiak larunbatean 16:30etan izango dira eta hirurek dauzkate txapeldun izateko aukerak. Leizaran Lanbroa tabernak bere partida irabazi eta Urnietak eta Pulpok berdindu egingo balute Leizaran Lanbroa taberna izango litzateke Gipuzkoako txapeldun. Urnietak eta Pulpok ez badute berdintzen, partidako irabazlea izango da Gipuzkoako txapelduna eta Leizaran Lanbroa taberna txapeldunorde izango da bere partidua irabazten badu.

Irabazi egin behar dugu!!! (eta ea Urnietak eta Pulpok berdintzen duten!)

Etorri larunbatean Allurraldera taldea animatzera eta eskubaloiaz gozatzera!