info@leizaraneskubaloia.com

Jubenil mutilak Gipuzkoako txapeldun!

Igandean, Jubenil mutilak Gipuzkoako txapelketa irabazi zuten Egia Baztarne Taberna sailkapenean lehenengo zegoen taldeari 30-29 irabazita.

Leizarango mutilek bikain jokatu dute fase honetan; 5 partida jokatu eta bost garaipen lortu dituzte. Hurrengo jardunaldian Egia Baztarne Taberna bigarren sailkatuak atsedena duenez, azken jardunaldiaren faltan Leizaran taldea txapelduna da.

Igandekoa partida lehiatua eta emozioz beterikoa izan zen. Bi taldeek serio eta tentsioz jokatu zuten eta partida bikaina eskaini zuten Allurralden. Markagailua oso parekatua egon zen uneoro; atsedenean 17-15 zegoen, eta amaieran puntu bakar batengatik irabazi zuen Leizaranek.

Jende asko gerturatu zen Allurraldera taldea animatzera eta emozioz beteriko partidu paregabea ikusi zuten. Giro bikaina izan zen bertan partidu guztian zehar.

26 urte pasatu dira Leizarango jubenil mutilek Gipuzkoako txapelketa azken aldiz irabazi zutenetik.

Zorionak!!!