info@leizaraneskubaloia.com

Jubenil mutilak Euskadiko promoziorako bigarren faserako sailkatuta!

Asteburuko sailkapen fasean jolastutako hiru partiduetatik bi irabazita Jubenil mutilak lehenengo fase honetako B multzoko bigarren gelditu dira eta Euskadiko Txapelketarako sailkatzeko bigarren fasea jolasteko sailkatu dira.

Hauek izan dira gure taldearen asteburuko emaitzak:

Ostirala Urtarrilak 31   Neumaticos Bayona Pulpo   33-30  Leizaran Eskubaloia

Larunbata Otsailak 1    Leizaran Eskubaloia  –  35-23  Loyola Indautxu

Igandea Otsailak 2        Urnieta Guria Jatetxea  27-43  Leizaran Eskubaloia

Bigarren fasea Usurbil, Bidasoa, Ereintza eta Leizaranen artean jolastuko dute.

Asteburu honetan giro ezin hobea izan dugu Allurralde kiroldegian Jubenil mutilen taldea animatzeko, kiroldegia jendez gainezka egon da eta zaletuek taldeak animatzeaz gain ederki pasa dute maila oneko eskubaloia ikusiaz. Aipatzekoa da etxeko taldeak erakutsitako maila asteburu osoan.

Datorren larunbatean bertan jolastuko dute lehenengo partidua Irungo Artaleku kiroldegian 17:45etan Bidasoa Irun taldearen aurka.

 

Bestalde, Leizaran Lanbroa Taberna Jubenil nesken taldeak, hiru partiduetatik bakarra irabazi du eta ondorioz ez da sailkatu promozioko bigarren faserako. Aipatzekoa da taldeak erakutsi duen gogoa, eta partiduak irabazteko ederki saiatu diren arren, txapelketaren maila oso altua da eta ezin izan dute sailkapena lortu.

Hauek izan dira gure taldearen asteburuko emaitzak:

Ostirala Urtarrilak 31   Arilan Elgoibar  16-12  Leizaran Lanbroa Taberna

Larunbata Otsailak 1   Consulting Alaves   12-25  Leizaran Lanbroa Taberna

Igandea Otsailak 2       Leizaran Lanbroa Taberna  24-39  Zuazu Jubenil A

Beste behin ere, Leizarango zaletuen portaera bikaina izan da, eta Olaizaga kiroldegian ederki entzun ziren ikusle andoaindarrak Leizaran taldea animatzen. Une askotan taldeak etxean jolasten zuela zirudien.

Orain Leizaran Lanbroa Taberna Jubenil nesken taldeak Gipuzkoako Trofeoa jolastuko du. Lehen partidua igande honetan jolastuko du Allurralden goizeko 11:00etan Trapaia Taberna Pulpo taldearen aurka.

Etorri asteburuan Allurraldera taldea animatzera eta eskubaloiaz gozatzera!