info@leizaraneskubaloia.com

Igandean 11:30etan denok Allurraldera jubenil mutilak animatzera!

Jubenil mutilak taldeak igande honetan 11:30etan jokatuko du Egia Baztarne Taberna taldearen aurka.

Bi jardunaldi falta direnean, Leizaran bigarren dago sailkapenean 8 punturekin eta Egia lehenengo 9 punturekin.

Leizarango mutilek asteburu honetan irabazten badute sailkapenean lehenengo postua hartuko dute eta Gipuzkoako Txapelketako TXAPELDUNAK izango dira (Egiako taldeak azken jardunaldian atsedena du).

Etorri igandean Allurraldera taldea animatzera eta eskubaloiaz gozatzera!