info@leizaraneskubaloia.com

Igandean hamaiketan partidu erabakigarria Allurralden

Leizaran Imatel Telecomunicaciones, kadete mutilen taldea, Gipuzkoako lehenengo fase honetan lan bikaina egiten ari da; jokatutako sei partiduetatik bost irabazi eta bakarra galdu du. Aurreko jardunaldian maisutasunez eta bikain jolastuz garaipen garrantzitsua lortu zuen Usurbil K.E.ri 22-41 irabazita.

Asteburu honetan fase honetako azken partida jolastuko dute Ereintza Beissier taldearen aurka. Leizaran Imatel Telecomunicaciones taldea sailkapeneko bigarren postuan dago 10 punturekin eta Ereintza Beissier hirugarrenean puntu berdinekin. Gauzak honela, partida hau erabakigarria da bi taldeentzat; irabazten duenak euren multzoko bigarren postua eta Gipuzkoako Txapelketako hurrengo fasera joateko txartela lortuko du.

Igande honetan, goizeko hamaiketan Allurralde kiroldegian jolastuko da Leizaran Imatel Telecomunicaciones – Ereintza Beissier partidu erabakigarri hau. Allurralde bete eta gure taldea animatu behar dugu, ea guztion artean sailkapena lortzen dugun!

Lan bikaina egiten ari zarete, ea igandean garaipen batekin borobiltzen duzuen!!! Animo!!!