info@leizaraneskubaloia.com

Entrenamenduen eta txapelketen hasiera

Dakizuenez, COVID-19 pandemiari aurre egiteko murrizketen ondorioz, Andoainen ezin zen inolako jarduerarik egin.

Gaurtik aurrera, 2021eko otsailaren 11tik aurrera (osteguna), murrizketa horiek eraginik gabe geratu dira, eta beraz, entrenamenduetako zein lehiaketako kirol-jarduerak berrekingo ditugu.

Pandemiak jarraitzen du, beraz, denok ezagutzen ditugun prebentzio-neurriak ahalik eta zorroztasun handienarekin aplikatzen jarraitu behar dugu; erne ibili behar dugu.

Esteka honetan (sakatu hemen), klubean egin dugun dokumentua duzu, zure datuekin eta sinadurarekin bete dezazun. Dokumentu honek klubeko kide zarela egiaztatzen du eta zure joan-etorria justifikatzen du zure kirol-jarduerara joan eta bertatik itzultzeko. Idazki hau ez da baimen ofiziala, Leizaran Eskubaloi Klubeko kide zarela egiaztatzen du, eta kirol-jarduera egiten dugun asteko egunak eta ordutegiak jasotzen ditu.

Gogorarazi nahi dizugu udal- eta autonomia-arauak uneoro errespetatu behar dituzula. Zalantzarik baduzu, orrialde hau ikustera gonbidatzen zaitugu https://www.euskadi.eus/koronabirusari-aurre-egiteko-neurri-zehatzak/web01-a3covid/eu/. Bertan COVID-19 araudiari eta haren aplikazioari buruzko ohiko galderen eta erantzunen zerrendak aurkituko dituzu, Dekretuen edukia hobeto ulertzeko eta interpretatzeko.