info@leizaraneskubaloia.com

Emaitza bikainak azken jardunaldian

Azken jardunaldia bikaina izan da. Klubeko hamabi taldeetatik bederatzik irabazi egin dute.

Senior Taldea, Leizaran Ernio Inmobiliaria, garaipen garrantzitsua lortu zuen Allurralde kiroldegian larunbatean jolastu zuen partiduan. Denboraldi hasiera honetan taldeak hainbat lesio jasan behar izan dituen arren, batzuk larriak, taldearen lan bikainari esker taldeak azken bi partiduak irabaztea lortu du eta denboraldi hasiera honetan jolastutako zazpi partiduetatik bost irabazi ditu. Sailkapenean 5. postuan kokatuta dagoen arren horrela jarraituz ziur denboraldia aurrera doan bezala taldeak gora egingo duela.

Jubenil Mutilak aurreko jardunaldian Gipuzkoako Txapelketa jolasteko azken fasea jolasteko sailkatu ziren eta asteburu honetan partidu bikain bat eginez azken faseko lehen partidua irabazi dute.

Jubenil Neskak, Leizaran Lanbroa Taberna, lehen fasean gogor ari dira lanean eta lan honi esker emaitza bikainak lortu dituzte: jolastutako zazpi partiduetatik sei irabazi egin dituzte eta bat galdu dute. Fase hau amaitzeko partidu bakarra falta denean sailkapenean lehenengo doaz eta partidu bat falta arren Gipuzkoako Txapelketako hurrengo fasea jolasteko sailkaturik daude.

Kadete Mutilak, Leizaran Imatel Telecomunicaciones, lehengo astean Gipuzkoako Txapelketaren azken fasea jolasteko sailkatu zen eta asteburu honetan jokatu duten azken faseko lehen partidua irabazi zuten Urnietan .

Kadete Neskak Horia taldea denboraldi bikaina egiten ari da. Gipuzkoako Kadete Nesken B-G1 taldean lehiatzen ari da eta denboraldi hasiera honetan bikain ari dira lanean; sei partidu jolastu eta seiak irabazi dituzte. Sailkapenean lehenengo doaz, fase hau bukatzeko partidu bakarra falta da eta B taldeko onenek jolastuko duten faserako sailkaturik daude.

Gainontzeko taldeak ere bikain ari dira lanean.

Ea datorren jardunaldian ere emaitza bikainak lortzen ditugun! Jarraitu horrela!