info@leizaraneskubaloia.com

Denboraldi hasierako bilera

Guraso/tutore agurgarria,

Datorren asteazkenean, irailak 30, GURASO/TUTOREEN bilera egingo dugu, 2020/21 denboraldiari dagokiona. Bilera horretan, COVID19k sortutako egoera guztia aztertuko dugu, hau dela eta ahalik eta jende gehien bertaratzeko eskatzen dugu.

Gogoratu COVID19 sortutako  egoeraz eta eskubaloiari dagokionez zure seme-alabak edo zuk zeuk egiten duzun kirol-jarduerari buruz hitz egingo dugula, aurtengo osasun egoera dela eta  Klubak funtziona dezan guraso/tutore guztien laguntza behar du aurten, ezinbestekoa da ahalik eta segurtasun handienarekin aurre egin ahal izateko

Jende gehiegi ez elkartzeko ahaleginetan  bi bilera egingo ditugu 18:00 Jubenil/kadeteak eta 19:30 infantilak.

Egungo osasun-egoera dela eta, jokalari bakoitzeko PERTSONA BAKARRA joatea eskatzen da bilerara. Puntualitatea eskatzen da.

DEIALDIAREN DATUAK

KADETE ETA JUBENILAK: 2020 ko Irailaren 30an.  18:00
INFANTILAK: 2020 ko Irailaren 30an.  19:30
LEKUA: Ondarreta ikastetxeko patioa.

Bertan ikusiko garelakoan.

Eva Gutierrez Cuesta

Lehendakaria