info@leizaraneskubaloia.com

Denboraldi hasierako batzarra eta bilera

Aurtengo denboraldia hasi berria den honetan Leizarango zuzendaritza taldeak bilera antolatu du JOKALARIENTZAT ETA GURASOENTZAT (osasun egoera dela eta jokalari bakoitzeko arduradun bat etortzea eskatzen da). Bilera hau oso garrantzitsua da bai klubean sartu berrientzat, eta baita aurreko urteetan bertan aritu zaretenontzat ere. Bilera honetan kirol aseguruaren, jokalarien kuotaren, taldeen funtzionamenduaren, kirol materialaren, garraioaren eta txapelketen inguruko informazioa emango zaizue.

Guraso eta jokalarien bilera aurretik KLUBEKO BAZKIDEEN BATZAR NAGUSIA EGINGO DA

Bilera eta batzarra BASTEROKO EKITALDI ARETOAN izango dira.

 BAZKIDEEN BATZAR NAGUSIA:

 LEKUA:       BASTEROko EKITALDI ARETOA

EGUNA:      Ostirala, IRAILAK 24

ORDUA:      Lehenengo deialdia 18:00etan, bigarren deialdia 18:30etan

GURASOEN BILERA

LEKUA:       BASTEROko EKITALDI ARETOA

EGUNA:      Ostirala, IRAILAK 24

ORDUA:      19:00etan

Bide batez, 2021/2022 denboraldirako, gure klubeko bazkide laguntzaileei horrela jarraitzera eta oraindik ez zaretenoi bazkide egitera animatzen zaituztegu. Aurtengo denboraldiko kuota 20 €-koa izango da. Horretarako, bazkide egin zaitezkete irailaren 24an Basteroko ekitaldi-aretoan egingo dugun bileran, edo, bestela, gurekin harremanetan jar zaitezkete info@leizaraneskubaloia.com helbidean.

Aurten bazkide egiten direnei klubeko niki bat oparituko diegu eta bi lagunentzako afari baten zozketan parte hartuko dute.