info@leizaraneskubaloia.com

Bularreko minbiziaren aurkako nazioarteko eguna

Astebukaera honetan Leizaran Eskubaloiko talde guztiek izan dituzte norgehiagokak. Senior gizonezkoen Leizaran Ernio inmobiliaria taldeak, etxean jokatu zuten Donibane taldearen aurka. Iazko ligako txapeldunak dira donibanetarrak eta oso gogor aritu ziren hasieratik partida bukatu arte. Poliki poliki markagailuan aldea ateratzen joan ziren, azken emaitza 27-35 izan zelarik.

Senior emakumezkoek ere ez dute punturik lortu oraindik, larunbat honetan lezotarren aurka galdu eta gero (24-19).

Jubenil gizonezkoek eta baita emakumezkoek ere igande goizean jokatu dituzte euren norgehiagokak Allurralde kiroldegian. Gizonezkoek partida estua izan dute Egiako taldearen aurka, baina azkenean kanpotarrek eraman dituzte jokoan zeuden bi puntuan, azken emaitza 22-28koan izan delarik. Emakumezkoek aldiz, ez dute estuasun handiegirik izan Eibarren aurkako partida irabazteko. Hasieratik gailendu dira gure neskak eta alde nabaria hartu dute markagailuan. Bigarren zatian, eibartarren defentsa aurreratuaren alde egin dute eta norgehiagoka azkar batean bilakatu da minutu dexentetan zehar, baina joko indibidualari esker, 34-24ko emaitzaz amaitu da lehia.

Kadete gizonezkoek, larunbat honetan etxean jokatu zuten eta lan askoren ondorioz 24-22ko emaitza lortu ahal izan zuten Ordiziaren aurka. Partida estua izan zen, baina ahaleginek beren frutua eman zuten kasu honetan. Kadete emakumezkoen Leizaran Lasalle Berrozpe taldeak eibartarrak izan zituzten aurkari Andoainen eta emaitza esanguratsu batez lortu zuten txapelketa honetako 3. garaipena jarraian; liga hasiera indartsu ekin diote gure kadete neskek. B taldeak aldiz, 23-17ko emaitza lortu zuen Tolosan.

Infantil mailako neska mutilak astebukaera honetan hasi dituzten beraien txapelketa nagusiak. Mutiletan, A taldeak 26-21 galdu zuten Usurbilen; B taldeak ere 13-18ko emaitza lortu zuen Hernaniko mutilen aurka. Nesketan berriz, A taldeak ez zuen urnietarren aurka irabaztea lortu (24-7) eta B taldeak ere lehen partida honetan 7-18ko emaitzaz galdu zuen Aiala D taldearen aurka. Gure infantilek astebukaera honetan emaitza oso onak lortu ez badituzte ere, gogoz amaitu dituzte lehiak eta lanean jarraitzeko ilusioz daude.

Gainera, urriaren 19an bularreko minbiziaren aurkako eguna denez, asteburu honetan jokatu diren norgehiagoka guztietan lazo arrosa soinean eraman dute Leizaran Eskubaloi Taldeko jokalari guztiek, gaixotasun hau jasaten edota aurre egiten ari diren emakumeei babesa adierazteko.

 

https://www.flickr.com/photos/leizaraneskubaloia/21664104343/in/dateposted-public/