info@leizaraneskubaloia.com

Beste jardunaldi gogoangarri bat

Azken jardunaldi hau ere bikaina izan da. Klubeko hamabi taldeetatik bederatzik irabazi egin dute eta beste talde batek berdindu egin du.

Senior Taldea, Leizaran Ernio Inmobiliaria, Egia Kata taberna taldeari nabarmen irabazi zion eta sailkapenean bostgarren dago laugarren sailkatuarekin puntuetan berdinduta.

Jubenil Mutilak Gipuzkoako Txapelketako azken faseko hirugarren partida jokatu eta hirugarren garaipena lortu dute.

Jubenil Neskak, Leizaran Lanbroa Taberna, garaipen batekin hasi dute Gipuzkoako Txapelketako azken fasea.

Kadete Mutilak, Leizaran Imatel Telecomunicaciones taldeak ere garaipena lortu du asteburuan. Gipuzkoako Txapelketaren azken fasean jokatutako hiru partiduetatik bi irabazi egin ditu.

Kadete Neskak, Leizaran La Salle-Berrozpe taldeak bigarren faseko hirugarren partidua jokatu du eta hirugarren garaipena lortu dute.

Infantil Mutilak eta Infantil Neskak; bost taldeetatik lauk irabazi egin dute eta besteak berdindu egin du.

Zorionak denoi eta jarraitu horrela!