info@leizaraneskubaloia.com

Leizaran Lanbroa Taberna jubenil neskak azken faserako sailkatuta!

Leizaran Lanbroa Taberna jubenil nesken taldeak lehen faseko azken partidua irabazi egin zuen asteburuan Oñatiko Aloña Mendiren aurka. Lehen fase honetako joko bikainari esker 7 partidu irabazi eta bakarra galdu ondoren sailkapenean bigarren gelditu dira lehenengoarekin, Pulpo EKrekin, puntuetan berdinduta.

Hemendik aurrera Gipuzkoako Txapelketako azken fasea jokatuko dute. Ea orain arteko emaitza onak errepikatzen diren!

Bestalde, Kadete neskak Horia taldea denboraldi bikaina egiten ari da eta Gipuzkoako Kadete Nesken B-G1 taldeko lehen faseko partidu guztiak irabazi ditu. Sailkapenean lehenengo geratu direnez, hemendik aurrera, B multzoko talde onenen aurka lehiatuko dira.

Zorionak bi taldeei eta animo!!