info@leizaraneskubaloia.com

Asteburuan Euskadiko txapelketarako promozio faseko partiduak. Etorri animatzera!

Gipuzkoako txapelketa emaitza bikainekin amaitu ondoren, asteburu honetan Euskadiko ligarako promozio fasea jolastuko dute Jubenil Mutilek eta Leizaran Lanbroa taberna Jubenil Neskek.

Promozio fase honetako multzo bakoitzean 4 talde daude, eta beraz hiru partidu jokatuko ditu bakoitzak asteburuan. Partiduak ostiral arratsaldean, larunbat arratsaldean eta igande goizean izango dira eta multzo bakoitzetik bi onenak sailkatuko dira hurrengo faserako.

Jubenil Mutilen promozio fasea Allurralden jokatuko da eta Leizaran Lanbroa taberna Jubenil Neskek aldiz Elgoibarko Olaizaga kiroldegian izango dituzte norgehiagokak.

Oraingoan ere oso garrantzitsua izango da harmailak betetzea eta guztiok Leizaran animatzea.

Hauek dira promozio fase honetako partida guztiak:

Jubenil Mutilen Promozio Fasea, Andoainen Allurralde Kiroldegian:

Lehenengo jardunaldia, ostirala urtarrilak 31

18:00   Loyola  –  Urnieta

20:00   Pulpo  –  Leizaran Eskubaloia

Bigarren jardunaldia, larunbata otsailak 1

17:00   Pulpo  –  Urnieta

19:00   Leizaran Eskubaloia  –  Loyola

Hirugarren jardunaldia, igandea otsailak 2

10:00   Loyola  –  Pulpo

12:00   Urnieta  –  Leizaran Eskubaloia

Jubenil Nesken Promozio Fasea, Elgoibarko Olaizaga kiroldegian:

Lehenengo jardunaldia, ostirala urtarrilak 31

18:30   Arilan Elgoibar  –  Leizaran Lanbroa Taberna

20:00   Eharialdea  –  Zuazu

Bigarren jardunaldia, larunbata otsailak 1

17:30   Eharialdea  –  Leizaran Lanbroa Taberna

19:30   Zuazu  –  Arilan Elgoibar

Hirugarren jardunaldia, igandea otsailak 2

10:00   Leizaran Lanbroa Taberna  –  Zuazo

11:30   Arilan Elgoibar  –  Eharialdea

Etorri asteburuan taldea animatzera eta eskubaloiaz gozatzera!