info@leizaraneskubaloia.com

Oihane Perales Valor – 2013/05/13

«Leongo Unibertsitatearekin Espainiako Unibertsitate arteko txapelketako txapeldun»

2013-05-03 Alp (Katalunia) (4)

-Pasa den maiatzaren 3an, santakrutz egunarekin, Espainiako Unibertsitate arteko Eskubaloi Txapelketa eskuratu zenuen Leongo Unibertsitatearekin. Zorionak! eta kontaiguzu esperientzia:

Lehendabizi eskerrik asko. Esperientzia, lehengo urtean bezala, izugarria izan da. Nire bigarren Espainiako Unibertsitate arteko Eskubaloi Txapelketa izan da aurtengoa. Lehengo urtean brontzea lortu genuen eta aurten urrea lortu dugu. Esperientzia ona da beti. Txapelketa mota hauetan parte hartzeak jende asko ezagutzeko aukera ematen dizulako eta baita ekipoko jendearekin, hainbeste ikusten ez dituzunekin, elkartzen zarelako.

-Txapelketako azken fasea Kataluniako Llivia eta Alp herrietan jokatu da eta bertan Leizarango jokalaria den Alazne Conde ere aritu da Euskal Herriko Unibertsitatearekin, eta zure taldean, Leongo Unibertsitatearekin, Itziar Ubillos Leizarango jokalari izandakoa ere. Txapelketan zehar lagun edo ezagun asko topatu al dituzu? Nolako giroa izan duzue?

Ba, aurten Alazne ikusteko aukera izan dut, enteratu nintzenean oso pozik jarri nintzen, txikitako laguna delako eta beti berarekin egon naizelako, lagun minak gara. Sentsazioa arraroa izan zen nire aurka jolasten ikustean, hainbeste denbora elkarrekin jolasten aritu ondoren. Bestalde, Itziar eta biok lehengo urtean ere elkarrekin egon ginen eta aurten berriz ere errepikatzeko aukera izan dugu eta oso gustura gainera. Bestela, ez ditut lagun gehiago topatu baina giroa oso ona izan da ekipo guztiekin eta tratu oso ona jaso dugu ekipo guztien partetik.

-Leizaranen bost denboraldi egin ondoren Leonera joan zinen unibertsitate ikasketak egitera 2011ean. Leizaran utzi baina eskubaloian jarraitzen duzu, non ibili zara azken bi denboraldi hauetan?

Andoain utzi eta Leonera ikastera etorriko nintzela jakitean, Itziar Ubillosekin kontaktuan jarri nintzen, Leonen ikasten eta eskubaloira jolasten zegoela banekielako. Itziarri esker Leongo Unibertsitateko eskubaloiko entrenatzailearekin (Daniel Gancedo) hitz egiteko aukera izan nuen eta entrenatzen hasi nintzen, U-León-CLEBAko parte nintzen ordurako. Denboraldi osoa jolasten pasa nuen baina denboraldi honetan, zoritxarrez, ez dut aukera berdina izan arazoak zirela eta. Ahal izan dudan moduan CLEBAko jubenilekin edo DHkoekin entrenatzen aritu naiz eta eskerrak horrela izan dela. Dena dela, hurrengo denboraldirako ULeko ekipoa berriro martxan jarriko dela diote eta horrela izatea espero dut eskubaloian jarraitu nahi dudalako.

-Zein desberdintasun dago hemengo eta Leongo eskubaloiaren artean, alderik nabaritzen al duzu? Joko mota, entrenamenduak,…

Jokoa desberdina da aspektu batzuetan eta moldatzeko orduan zaila egin zitzaidan. Konfiantza hartzea da gauza eta jokora moldatzeko bakoitzak duen gaitasuna. Entrenamenduak desberdinak dira baina ez oso, entrenatzailearen arabera. Hemen, Leonen, aurre-denboraldi gogorra egiten dugu baina gero adibidez, entrenamenduetan korri egiteaz uzten dugu. Leizaranen beti egiten genuen korri eta hori asko nabaritu dut, tontakeri bat iruditu arren.

-Leizarango taldearekin kopa txapelketa eskuratu zenuen kadetetan, 07/08 denboraldian, eta jubeniletako bigarren urtean liga txapelketa eskuratu zenuten, 09/10 denboraldian. Nola gogoratzen dituzu urte hauek?

Hoberenak izan dira, oraindik gogoratzen ditut kopa irabazi eta gero egin genituen kamixetak… Egia esan, kadetetan talde ona osatzen genuen eta gauza asko lortzeko kapazak ginen. Jubeniletan ere 3 urte egin nituen, jubenilak asko ez zirelako eta kadetetako 2. urtea ez nuen egin, jubeniletara igo ziguten batzuei. Nire jokoa hobetzeko asko lagundu ziten lehenengo urte horrek. Urte hauek errepikatzeko modukoak izan ziren, jende eta oroitzapen asko ekartzen dizkidate burura.

-Jarraitzen al duzu Leizarango taldekideen ibilbidea?

Ahal dudan moduan jarraitzen dut. Puigcerdáko txapelketatik bueltan Andoainera Santa Krutzetara joan nintzen eta nola ez, Senior nesken partidua ikustera gerturatu nintzen. Leizaran asko botatzen dut faltan hainbeste denbora eta gero. Bestela Facebook bitartez Leizarango orrialdean sartzen naiz eta hortik emaitzak ikusten ditut. Gainera nire ahizpa Isune, Leizaranen hasi da aurtengo denboraldian, infantila da eta berak ere egunean jartzen dit.

-Nolatan hasi zinen eskubaloian? Zer da eskubaloia zuretzat?

Eskubaloia niretzako beste jokoekin alderatuz desberdina eta agian, horregatik, denak txikiak ginela eskubaloian hasi ginen probatzeko behintzat. Eta probatu eta gero gustu asko jarraitu nuen. Niretzat eskubaloia jatea bezala da, beharrezkoa. Eskubaloiaz inguratuta bizi naiz eta hori asko gustatzen zait eta ez dut uzteko asmorik.

-Aurtengoa zazpigarren denboraldia duzu eskubaloian, zer esan dezakezu?

Beste hainbeste urte egiteko gogoa dudala. Lehen esan dudan bezala, beharrezkoa dut eta orain jolasten aritu ez arren, eskubaloiaz inguraturik nago, Ademarreko partiduak ikustera joaten naiz noizean behin eta entrenatzera ere. Ez dut uzteko asmorik nire bizitzaren parte delako eta nire ibilbidean nirekin aritu diren guztiei asko zor diet, bai jokalari eta baita entrenatzaileei ere.

-Zein aholku emango zenioke eskubaloian hasi berria den neska/mutikoari?

Une bakoitza disfrutatzeko, lehenengo urteak ikasteko eta lagun asko egiteko direla, behin huts egiten baduzu hurrengoan sartuko dela, ez arduratzeko. Hau behintzat esaten genien gure infantilei Leizararanen Alazne Condek eta nik entrenatzen genituenean. Disfrutatzeko eta bereziki beraien artean laguntzeko eta kirol-legez aritzeko.

2009-2010 JE (09-10-23)

 2009/10 denboraldiko Leizaran Eskubaloiko jubenil emakumezkoen taldea

(Goiko filan ezkerretik hirugarrena da Oihane)

2013-05-03 Alp (Katalunia) (5)

Oihane Perales, Alazne Conde eta Itziar Ubillos. // Espainiako Unibertsitate arteko Eskubaloi Txapelketako txapeldunak (2013-05-03)

(Goiko filan eskuinetik laugarrena da Oihane)

 

*Kirol ibilbidea:

-2006-2007 (Infantil, Leizaran eskubaloia)

Andoaingo Erregetako txapelketako txapeldun

-2007-2008 (Kadete, Leizaran eskubaloia)

Federazio txapelketako txapeldunorde

Gipuzkoako Kopako txapeldun

-2008-2009 (Jubenil, Leizaran eskubaloia)

-2009-2010 (Jubenil, Leizaran eskubaloia)

Gipuzkoako Ligako txapeldun

-2010-2011 (Jubenil, Leizaran eskubaloia)

Federazio txapelketako txapeldun

-2011-2012 (Senior, Leongo Unibertsitatea)

Espainiako unibertsitate arteko eskubaloi txapelketako hirugarren

-2012-2013 (Senior, Leongo Unibertsitatea)

Espainiako unibertsitate arteko eskubaloi txapelketako txapeldun