info@leizaraneskubaloia.com

Itziar Ubillos Hernandez – 2012/02/04

“Ohorezko mailako Cleba Leon Balonmano taldeko jokalaria”

2011-2012 SE Cleba Leon Balonmano (Itziar Ubillos)1

-Leizaranen bost denboraldi egin ondoren Leonera joan zinen unibertsitate ikasketak egitera 2008an, hemezortzi urterekin, zaila izan al zen pausu hau ematea?

Egia esan, oso zaila. Etxetik urrun, unibertsitatea, eskubaloiko beste ekipo bat… gauza berri asko denbora gutxian. Gainera, unibertsitarioen erresidentzi batean hasi nintzen bizitzen eta ez da, inola ere, etxean bizitzea bezala.

-Leizarango taldearekin liga txapelketa eskuratu zenuen infantiletako denboraldian (03/04), eta kadetetako bigarren urtean (05/06) liga eta kopa irabazteaz gain Getafen izan zineten Espainiako Txapelketako sektore fasea jokatzen. Nola gogoratzen dituzu urte hauek?

Ba egia esan, azken urte hauetan asko gogoratu naiz. Orain jolasten dudan mailan ez dira sentitzen han sentitu nituen gauza guztiak. Gainera, ekipo zoragarria genuen, ilusioz betea eta beti esan dudan bezala, oso entrenadore onekin. Egia esan, oso esperientzi polita izan zen, eta nola ahaztu ba!

-Leonen eskubaloian jarraitu zenuen eta 2009. urtean Cleba Leon Balonmanorekin Ohorezko Mailan debuta egin zenuen. Nolakoa izan zen debut hori?

Hasieran, nire eta klubaren intentzioa urte bete gutxienez bigarren ekipoan egotea zen. Baina 2009. urteko urtarrilean lesio asko izan zituen ekipoak eta jendea falta zen. Beraiekin entrenatzen hasia nintzen jada baino otsailaren lehenengo asteburuan konbokatuta joan nintzen Alicantera eta ia partidu osoa jolastu nuen jende falta zela eta. Egia esan, dardarka nengoen, baina hala ere, ez zen hain gaizki joan.

-Emakumezkoen Ohorezko Maila gizonezkoen Asobal ligaren parekidea da, gogorra al da?

Ba egia esan, ni gertutik bizitzen ari naiz egoera hau, gure kiroldegi berdinean entrenatzen du Ademarrek eta lagun handiak dauzkat bertan. Egia esan, diferentzia harrigarria da eta hori partiduetan asko nabaritzen da. Beraiek jolasten dutenean dena betetzen da eta gurekin laurden bat. Nik ez nuke inoiz konparatuko, nire ustez oso desberdinak dira. Emakumezkoen ohorezko mailan jolastera iristea askoz errazagoa da gizonezkoenean baino. Baina horren azpian gauza asko daude, beraiek dauzkaten diru laguntzak adibidez. Horregatik, nire ustez batak ez du bestearekin zerikusirik.

-Aurreko mailetatik non nabaritzen da alderik handiena, entrenamenduetan ala partidetan?

Bietan nire ustez. Nik adibidez, liga dudan aste normal batean 7 aldiz entrenatzen dut (5 arratsaldez eta 2 goizez). Egia esan, azkenean eskubaloian zehar bizi naiz. Lehen “hobby” bat bezala nuen, baina orain lan bat bezala da. Partiduetan ere asko nabaritzen da, tentsioa askoz ere handiagoa da eta ez duzu errore marjenik. Kale egiten baduzu, eseri egiten zaituzte. Pertsonalki, ez dut lehen disfrutatzen nuen bezala egiten, oso desberdina da.

-Taldearekin espainia osotik egin behar izaten dituzue bidaiak, zer egiten zaizu gogorragoa, entrenamenduak ala bidaiak?

Gogorrena 10 ordu autobus batean sartuta egon eta partidua galtzea da. Nik nahiago ditut entrenamenduak bidaiak baino. Autobusean denak lurrean botata edo eserlekuetan etzanda joaten gara, iristean entrenatu eta gaua hotel batean pasatzen dugu. Goizean bideoak ikusi, siesta eta partidua. Egia esan, ez du denbora ematen hiria ezagutzeko. Nahiago dut etxean lasai jolastu eta lasai entrenatu.

-Ligan erdialdetik zoazte, zein helburu duzue denboraldi honetan?

Egia esan ez genuen espero. Lehengo denboraldian eta honetan ekipo oso onak eduki ditugu, jokalari izugarriekin, baina ez dugu zortea eduki, jada bi denboraldi erreginaren kopaz kanpo. Denboraldi hasieran jarri genituen helburuak urrun gelditzen zaizkigu. Oraingo helburua gauden zulotik alden ondoen ateratzea da.

-Nolatan hasi zinen eskubaloian? Zer da eskubaloia zuretzat?

Gauza bitxia da baina niri boleibola gustatzen zitzaidan. Nire lagun guztiak eskubaloian hasi ziren eta boleibol ekipoa sortu ez zenez, ni ere. Eskubaloia niretzat nire bizitzaren zati handi bat da. Dibertsio bezala hasi eta nire bizitza aldatu du. Gainera, lagun on asko dauzkat eskubaloian ezagututa (selekzioetan, ekipotik pasa direnak…) eta hori da kirol honen zati politena. Kasualitatez Euskadiko selekzioan kadetetan ezagutu nituen bi mutilekin egon naiz bizitzen azken urte hauetan Leonen.

-Aurtengoa hamargarren denboraldia duzu eskubaloian, zer esan dezakezu?

Denbora oso azkar pasatzen dela. Hala ere, albaitaritza ikasten ari naiz eta ez dut uste askoz gehiago luzatuko denik, ohorezko mailan gutxienez. Denok badakigu eskubaloiaz ezin dela bizi, eta gutxiago emakumea bazara. Lehen esan dudan bezala, bizitako esperientziak ez nituzke aldatuko eta orain, pasatakoak oroitzean gauza polit asko etortzen zaizkit burura. Egia esan, Allurralden berriz ere jolastea gustatuko litzaidake.

-Zein aholku emango zenioke eskubaloian hasi berria den neska/mutikoari?

Gauza oso politak bizitzen direla eta pena merezi duela. Hala ere, beti zure aldamenekoari eta entrenatzaileari errespetatzen ikasi behar da, taldeko kirola baita. Kirol oso polita da eta behin sartuta oso zaila da ateratzea, benetan gustatzen bazaizu. Gainera, pertsonalki asko ikasten duzu eta etorkizunean (niri behintzat) arazoen aurrean desberdin ikusten dituzu gauzak. Denbora aprobetxatu, bizi eta garrantzitsuena disfrutatzea da, hori ez da inoiz ahaztu behar.

2007-2008 JE Itziar Ubillos

 2007/08 denboraldiko Leizaran Eskubaloiko jubenil emakumezkoen taldea

(Beheko filan ezkerretik hirugarrena da Itziar)

2011-2012 SE Cleba Leon Balonmano (Itziar Ubillos)

 2011/12 denboraldiko Ohorezko Mailako Cleba Leon Balonmano taldea

(Beheko filan eskuinetik bigarrena da Itziar)

*Kirol ibilbidea:

-2002-2003 (Infantil, Aita Manuel Larramendi ikastola)

-2003-2004 (Infantil, Leizaran eskubaloia)

Ligako txapeldun

-2004-2005 (Kadete, Leizaran eskubaloia)

-2005-2006 (Kadete, Leizaran eskubaloia)

Gipuzkoako Liga eta Kopako txapeldun. Espainiako Txapelketako sektore fasea Getafen

Gipuzkoako goleatzaile onena

-2006-2007 (Jubenil, Leizaran eskubaloia)

Gipuzkoako jokalari berezia

-2007-2008 (Jubenil, Leizaran eskubaloia)

Federazio txapelketako txapeldun

-2008-2009 (Senior, Universidad Leon Balonmano)

-2009-2010 (Senior Ohorezko Maila, Leon Balonmano)

5. Ligan eta Europako txapelketan sartu

-2010-2011 (Senior Ohorezko Maila, Leon Balonmano)

7. Ligan

-2011-2012 (Senior Ohorezko Maila, Leon Balonmano)