info@leizaraneskubaloia.com

Jubenilak Euskal Ligako 2. fasean arituko dira

Leizaran Eskubaloiko jubenil mutilak euskal ligan jokatzeko txartelaren jabe

Leizaran eskubaloiko jubenil mutilek astebukera honetan euskal ligan jokatzeko promozio fasea jokatu dute. Astebukaera luze eta intentsitate handikoa izan da gure taldearentzat Zumaian jokatu dutena, beraientzat lehen aldia baitzen euskal ligan jokatzeko aukera eskuartean zutena.

Ostiralarekin hasi ziren norgehiagokak. Andoaindarrek Bilboko Escolapios taldea zuten aurrean (Bizkaiko ligan bigarren amaitu duen taldea hain zuzen). 34-26ko emaitzaz garaitu zituzten andoaindarrek bilbotarrak, partidu bikaina jokatuz, defentsa eta erasoaren arteko oreka bilatuz.

Bigarren norgehiagoka larunbat arratsaldean jokatu zuten, anfitrioien aurka, hau da, zumaiarrak. Partidu gogorra izango zela argi zegoen, euskal ligan aritu den taldea delako Pulpo. Lehen zati ona jokatuz, 15-14 iritsi ziren atsedenaldira (andoaindarrak atzetik). Baina bigarren zatian, zumaiarrek asko estutu zuten defentsan eta erasoan ere ederki asmatu zuten. Horren aurrean, andoaindarrek ezin izan zuten burua altsa eta jokoan baxu aritu ziren, horren erakusle bigarren zatian sartu zituzten 5 golak. Azken emaitza 28-19koa izan zen, zumaiarren garaipenarekin.

Fase honetako azken partida, igande goizean jokatu zen. Gasteizko Corazonistas taldeakoak garaitu behar zituzten andoaindarrek helburua lortzeko. Partida bikaina jokatu ez bazuten ere, 29-21eko emaitzarekin amaitu ahal izan zuten Leizaran eskubaloi taldeko jubenil mutilek.

Beraz, talde honetako sailkapena honela geratu da: Zumaiako Pulpo, Andoaingo Leizaran Eskubaloia, Gasteizko Corazonistas eta Bilboko Escolapios. Lehen biek, euskal ligan jokatuko dute bigarren fasea, datorren astetik aurrera. Zorionak!.

Leizaran Eskubaloi klubetik, zorionik beroenak taldeari eta eskerrak astebukaera honetan Zumaira gerturatu zareten guztioi.

Datorren astean hasita, euskal ligan jokatuko dute andoaindarrek, gutxienez 6 partidu jokatuz. Aurkariak, Basauri, Eibar eta Usurbil. Disfrutatu merezimendu osoz irabazitako txapelketa honetaz.