info@leizaraneskubaloia.com

Udako entrenamenduak

LEIZARAN ESKUBALOIAk udara honetan zenbait entrenamendu saio antolatuko ditu datorren denboraldian infantil (2002-2003) eta kadete (2000-2001) mailan arituko diren neska/mutikoentzat.

Entrenamendu saio hauek ekainaren 29tik uztailaren 24ra burutuko dira Allurralde Kiroldegian.

Plazak mugatuak dira eta inskripzioak egiteko eguna ekainaren 25ean, osteguna, izango da, arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara Allurralde Kiroldegian.

Inskripzioak asteka izango dira, 4 astetako edozein aukeratu ahal izango delarik. Aste bakoitzean ordu t’erdiko hiru entrenamendu saio izango dira; astelehena, asteazkena eta ostirala. 17:00etatik 20:00ak bitarteko ordu mugan izango dira saioak, taldeak eta ordutegiak inskripzioen arabera antolatuko direlarik. Entrenamendu saioak euskaraz gauzatuko dira.

Inskripzioa egiterako garaian izen emandako aste bakoitzeko 12€ ordaindu beharko dira.