info@leizaraneskubaloia.com

Klubaren eguna 2017

Urtero bezala, denboraldiari bukaera emateko klubak hainbat ekintza antolatu ditu ekainaren 3ean.

Hasteko 15:45 eta 19:30ak bitartean Allurralde Kiroldegian jokalari, jokalari-ohi, entrenatzaile, zuzendaritza taldeko kide eta gurasoen arteko eskubaloi partidak jokatuko dira. Beraietan parte hartzeko egun bertan kiroldegian azaltzea besterik ez dago eta gurasoei batez ere animatzeko eskatzen zaie!!

Ondoren eguna bukatzeko denboraldi amaierako afaria ospatuko da. Azken urteetan bezala, aurten ere Oinanumera joango gara. Hori horrela, bi menu proposatzen dira:
1.- Frijituak, txuleta, izozkia eta edariak, infantil eta kadeteentzat 16 €
2.- Bakailu tortila, legatz-kokotea, txuleta, tarta, edariak eta kafea
Jubenil, senior eta gurasoentzat 25 €.

Afarirako izen-ematea eta ordainketa talde bakoitzeko entrenatzaileen bidez egingo da. Ondoren jatetxeko diskotekan dantzaldia egongo da 2:00ak arte gutxi-gora-behera. Urtero jendetza handia biltzen gara afari honetan, aurten ere horrela izango delakoan, lerro hauetatik gure gonbitea luzatzen dizuegu. Afariko joan-etorria egiteko klubak autobusa ipiniko du, zerbitzu honi buruzko informazioa bere garaian aditzera emango zaizue.

Afarira etortzeko izen-ematea maiatzak 26 arte egin ahalko da.

Besterik gabe, klubeko parte zareten guztiei gure gonbitea luzatzen dizuegu, zuen partaidetzarekin denboraldia elkarrekin agurtu dezagun.

Zuzendaritza
OHARRA: Jokatzeko kamiseta eta sudadera ekainaren 3a baino lehen entrenatzaileei entregatu behar zaizkie