info@leizaraneskubaloia.com

Jubenilak Liga Txapeldunorde

Azken bi astebukaeretan Leizarango jubenil mutilek Elgoibarren aurkako bi partida izan dituzte Liga Txapelketa eskuratzeko lehian.

Bi norgehiagoka izan dira, lehena, pasa den igandean Andoainen jokatutakoa eta bestea, igande honetan Elgoibarren jokatu dena. Joaneko partida pasa den astean ikusi ahal izan genuen Andoainen. Hasieratik gogor hasi ziren bi taldeak eta esan genezake ia amaiera arte ez zela garbi egon zein taldek eramango zituen bi puntuak. Azkenean 23-25 gailendu ziren elgoibartarrak. Itzulerako partida aldiz, igande goizez jokatu dute Elgoibarren. Andoaindarrak gogoz eta markagailuari buelta emateko ilusioz joan badira ere, ezin izan dute partida irabazi (28-20). Beraz, zorionak Elgoibarko jubenil mutilei Gipuzkoako txapeldun izateagatik.

Hala eta guztiz ere, zorionak gure mutilei ere txapelketa hasieratik egin duten ahaleginagatik eta datorren asteburuan (29, 30 eta 31an) jokatuko den igoera fasean jarrai dezatela indar eta gogo berdinarekin. Aste hontan zehar jakingo da non izango diren astebukaera hortako norgehiagokak, beraz adi egon eta Leizaran Eskubaloitik mutilen taldeari animatzera eta laguntzera joateko deia luzatzen dizuegu.

2015-2016 JG (16-01-24 Elgoibar) Liga txapeldunorde