info@leizaraneskubaloia.com

2016-2017 denboraldia

2016-2017 denboraldia

Leizaran Eskubaloiko jokalari, familia eta gainontzeko lagun agurgarriak,

2015-2016 denboraldia bukatutzat ematen dugun honetan, jada hasiak gara 2016-17 denboraldia prestatzen. ZuetakoBandera-Cuadros-e1398080552433 askok denboraldi berriaren inguruan galdetu diguzue, entrenamenduak nola izango diren, taldeak… Ez da erraza hain dimentsio handia hartu duen eta beregain hainbeste aspektu barne hartzen dituen klub bat aurrera ateratzea, beraz poliki poliki joango gara zuei gauzak komunikatzen. Horretarako, web orria erabiliko dugu eta baita ahoz ahokoa ere (entrenatzaileen bidez…). Horregatik, adi egon web orriari eta zabaltzen diren mezuei.

Oraingoz esan dezakegun bakarra, aurredenboraldiko entrenamenduen hasierako egunak dira. Orrialde hasieran jartzen dituenak, hain zuzen. Hala ere, joango gara zehazten.

Bukatzeko, eskubaloian jokatu edo ez zalantzan dagoen edonori, animatzeko esaten diogu, gure klubera gerturatzeko eta probatzeko. Kirolaren bidez ondo pasatzeaz gain, balore askorekin lan egiten dugu (lehiakortasuna, talde kohesioa, ardurak hartzea, autosuperazioa, iraunkortasuna…) eta zalantzarik ez dugu horiek guztiek eta egunerokotasunean sortzen diren harremanek, bizitza markatzen digutela. Aldiz, gure kluba ezagutu eta denboraldi berrirako zalantzan bazabiltza, zuei ere animatzeko esaten dizuegu, ez zara damutuko.

Aurrerantzean, informatzen jarraituko dugu.